XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) denak preso eta egurrezko zutabeetan lotu.

Danborrak joka hasi ziren eta basaoihuen durundio ikaragarriak oihartzun egiten zuen oihanean.

Argi zegoen gizaki haiek pozik zeudela egindako harrapaketarekin.

Danborren erritmo gero eta biziagoari jarraiki dantza egiten zuten, gorputz biluzi baina hamaika kolorez margoztuak zoroki higituz...

Aitonak ur irakinez beteriko eltze erraldoi batzuk ikusi zituenean ulertu zuen haien pozaren arrazoia: gizajaleak ziren eta beren haragia mokau aparta omen zen.

Izuak gorputz guztia kurritu zien dardara hotz batez.

Galduta zeuden: basati haien sabeletan izango zuten amaiera denek!

Eltze irakinean sartzeko lokarriak askatu zizkietenean, ideia bat izan zuen aitonak, ordea.

Pipa atera poltsikotik eta basatien buruzagiari erakutsi zion.

Ez zuen inoiz horrelako gauzarik ikusi eta liluraturik aztertu zuen.

Orduan aitonak Turkiako portu batean erositako tabako berezia atera eta piparen ahoan jarri zuen; su eman eta erretzeari ekin zion.

Sakon arnastu eta kea bota zuenean, laino trinko eta ilun bat zabaldu zen, itsumustuan gauaren gortinak jaitsi zirela zirudien.

Sortu zen iskanbilaz baliaturik, ihesari eman zioten oihanean zehar, eta aitonak (...)